Bilboko
Uriola.info agerkariak zabaldu duenez, Otxarkoaga, Deustuan eta Santutxun hiru lagun atxilotu ditu gaur goizean Ertzaintzak, Bilbon martxoaren 3an egin zen Foro Ekonomiko Globalaren harira izandako istiluekin lotura dutelakoan. Aipatu digitalaren arabera, Otxarkoagan atzeman duten laguna Urko Martinez da eta 25 urte ditu; Deustukoak 17 urte ditu eta Santutxukoaren inguruko informazioa laster zabalduko dute. Hiru gazteak Deustuko komisaldegira eraman dituzte. Ertzaintzak zazpi lagun atxilotu eta beste bat identifikatu zuen istiluetan eta gerora, joan den astean, beste hiru pertsona gehiago harrapatu zituen,
tartean UKBERRI.NETeko kazetari bat, oraindik zabalik dagoen operazioan. Gazte Blokeak atzo, azken atxiloketen berri izan aurretik, jakinarazi zuen
gaur manifestazioa egingo dutela Bilbon. Hitzordua arratsaldeko 7etan jarri dute, Zabalburu plazatik abiatuta. Argazkian, Iñigo Fernandez de Martikorena UKBERRI.NETeko kazetaria jada kalean zela joan den ostegunean Itzubaltzetan izandako kontzentrazioa.