Euskarari jarritako berme bakarra 12.4 artikuluak ezartzen zuen: "saltokiko barnealdean eta kanpoaldean jarri daitezkeen errotuluak edota inskripzioak, modu elebidunean (euskara-gaztelania) jarriko dira, euskarari lehentasuna emanez eta mezu ulerkor baten bitartez".
Getxoko EH Bilduk aurkeztutako idatzia (pdf)
Neguri Langileko Ambigú tabernaren ustiapenerako baldintza-agirien kontrako errekurtsoa aurkeztu du Getxoko EH Bilduk, "euskaldunon hizkuntza eskubideen aurkakoak" direlakoan. "Gernika plazan Udalak ustiapenean utziko duen tabernaren pliegotan euskara jakiteak mobiliarioak baino puntuazio gutxiago dauka", kritikatu du koalizio suberanistak. Ez da lehen aldia udalerrian horrelakorik ematen dela. Besteak beste, Getxoko Udal Gobernuak Algortako Ereaga hondartzako Terraza taberna esleipen publikora atera zuen 2010eko apirilean. Orduan,