Leioako Pop-Rock Lehiaketaren hamalaugarren edizioan parte hartu nahi duten taldeek apirilaren 11 izango dute azken eguna gutxienez bost abesti dituen CDa postaz (Aterpe Leioa Gaztegunea. Aldapabarrena, 2. 48940 Leioa) bidaltzeko,
oinarrietan (pdf) zehaztu bezala. Udal iturriek gogoratu dutenez, disko bat baino gehiago kalean ez duten edota aurreko urteetan sariketa irabazi ez duten taldeak aurkez daitezke soilik. Bi arloetako batean eman dezakete izena: pop-rocka edo metala. Horrenbestez, maiatzaren 9rako, modalitate bakoitzeko hiru talde aukeratu beharko ditu epaimahaiak eta finala jokatuko dute horiek, oraindik zehaztu ez duten egun eta orduan, San Juan jaietako egitarauaren barruan. Sarien artean, pop-rock zein metal txapeldunek 1.600 euroko saria jasoko dute. Argazkian, We All Fall metal talde madrildarra, orain bi urteko irabazlea / cc-by-nc-nd
Der Ohlsen.