Ur edangarria banatzeko udal-sarea hobetu eta ur-ihesak gutxitzeko Getxoko Udala egiten ari den jarduerak bi gune berrietara zabalduko dira astelehenetik (hilak 7) aurrera: Galea eta Neguriko Makaleta Etorbidea eta behe aldea. Eginbehar horiek, Getxon urez hornitzeko sarea Kudeatzeko Planaren barruan daude. Halaber, plana Agenda 21 egitasmoaren barruan dago. Izan ere, "banaketa-sarearen sektorizazioa" egitea dute helburu. Bada, aipatu jarduketak direla eta, ur edangarriz hornitzeko udal-sareko presioan aldaketak izango dira aipatu aldeetan, lanok egiten diren bitartean. Aldaketak ordu jakin batzuen artean gertatuko dira, hain zuzen, 10:00etatik 13:00etara. Presio-handitzeak edo presio-txikitzeak gertatuko diren arren, biztanleek erabat bermatuta dute ur-hornidura, udal iturriek diotenez. Argazkian, beste herri lan batzuk, artxiboko irudian.