Juan Jose Ibarretxe Markuartu EAEko lehendakaria ohia, EHUko doktoreduna eta Agirre Lehendakaria Center-eko (ALC) zuzendariak Leioa eta Erandioko campusa bisitatuko du bihar, asteartea. Euskal Herriko Unibertsitateak (EHU) jakinarazi duenez, politikari laudiotarrak “Como se forma un portavoz politico” (Nola prestatzen da bozeramale politiko bat) hitzaldia eskainiko du, espainolez, Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko Auditoriumean. Berbaldia arratsaldeko 3:30ean hasiko da. Ibarretxek 57 urte ditu, 1979an hasi zen politikan, Euzko Alderdi Jeltzalean (EAJ) sartu zela. Lau urte beranduago, Laudioko alkate aukeratu zuten. Arabako legebiltzarkidea ere bazela, 1984an Eusko Legebiltzarrean sartu zen. 1995ean, Jose Antonio Ardanza lehendakariak lehendakariorde izendatu zuen. Ardantzak berriro aurkezteko muzin egin zuenean, EAJk Ibarretxe aukeratu zuen hautagaia izateko. 1998an, 2001ean eta hauteskundeak irabazi eta gobernua osatu zuen, Lizarrako akordioaren garaian Euskal Herritarrok eta EArekin hitzarmena sinatuz eta ondoren EA eta Ezker batuarekin. Argazkian, Ibarretxe gazte bat agurtzen, Areetan, EAJko mitin batean.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!