Alemanian borrokatuko da Elaia Torrontegi

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2014ko api. 7a, 21:07

Elaia Torrontegi emakume kirolari plentziarrak euskal federazioa ordezkatuko du datorren asteburuan Hanburgon jokatuko den Alemaniako Taekwondo Txapelketa Irekian. Lehia ostiralean hasi eta igandean amaituko da. Torrontegi 46 kilo azpiko kategorian borrokatuko da eta berarekin batera Mikel Bernal arabarra eta Nagore Irigoien bilbotarra izango dira, 87 kilotik gorako eta 62 kilo azpiko mailetan, hurrenez hurren. Egun Espainiako txapeldun seniorrak dira Torrontegi eta Bernal eta txapeldunordea Irigoien. Hiruren helburua Alemanian WTF mundu rankinean puntuak gehitzea da. Plentziarrak 33 urte ditu eta haietatik 20 daramatza ofizialki lehiatzen. Gauzak horrela, besteak beste, Europako bigarrena izan da birritan, 2010ean eta 2012an. Bestalde, Estatu espainoleko txapelduna ere izan da, sei aldiz. Argazkian, Elaia Torrontegi Plentzian / © Euskadiko Taekwondo Federazioa.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun