Juan Kruz Igerabide haur eta gazte poesiaz mintzatuko da bihar campusean

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2014ko api. 7a, 21:39

Juan Kruz Igerabide idazle adunarrak "Haur eta gazte poesia eskolan" hitzaldia eskainiko du bihar, asteartea, Leioa eta Erandioko campusean. Euskal Herriko Unibertsitateak zabaldu duenez, ekitaldia goizeko 12:30ean izango da, Irakasleen Eskolako Juliana Agirrezabala aretoan. Berbaldia Hizkuntza eta Literaturaren Didaktika sailak antolatu du. Juan Kruz Igerabidek 58 urte ditu eta EHUko Euskal Filologia Saileko irakasle eta Mikel Laboa Katedrako zuzendaria da. Haur eta gazte literaturan egindako lan zabalarengatik ezaguna da. Haurrentzako poesia idatzi du, bai eta hainbat haur ipuin ere, besteak beste, "Ilargia ezpainetan", "Gorputz osorako poemak", "Paularen zazpi gauak", "Egunez parke batean" eta "Daratulua". Argazkian, Juan Kruz Igerabide Idoia Etxeberria idazlearekin batera / © Elkar argitaletxea.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun