Algortako Ernairen hitzetan, Getxon geratzen diren lur libreak porlanaz betetzea "ez da irtenbidea" gazteen etxebizitzen arazoa konpontzeko. "Getxoko eta batez ere, Andra Mari eta Azkorriko lurrak porlanez eta hormigoiez bete nahi dituzte, etxebizitza beharrezkoa denaren aitzakia hartuta", kritikatu du gazte erakundeak. Etxebizitza hutsen erabilpena sustatzeko edo alokatzeko laguntzak luzatu beharrean, "beharrezkoak ez diren etxebizitzak eraikitzea" egotzi diere agintariei, "gazteok ordaindu ezin badugu ere". "Hormigoiez betetako herri gris eta artifiziala sortu nahi dute", beraien ustez.
Tosuri dagokionez, arrisku larrian da landa okupatua, oraindik zabaldu ez duten Ibarbengoako metro geltokitik gertu. Izan ere, parking-a egin nahi dute bertan.
Ortua Algortako Telletxe plazara eraman zuen atzo Ernaik (© Algortako Ernai)