Europako Legebiltzarrerako hauteskundeak igaro ez eta 2015eko maiatzean izango diren udal bozei begira dago jada
Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ). Jelkideek Getxo udalerrian dituzten hiru uri buru batzarretako (Algorta, Getxo eta Ondarreta) asanbladek "aho batez" izendatu zuten joan den ostegunean Imanol Landa Jauregi egungo alkatea, beste lau urtez tokiko agintaria izateko hautagai. Mahai gainean ez zegoen beste izenik. Horrela jakinarazi zuen hurrengo egunean
"Deia" egunkariak eta Landak berak
bere blogean baieztatu. Zortzi urtez abokatu lanetan ibilitakoa, 1999tik 2003ra bitartean, letradu eta zinegotzi lanak tartekatu zituen. Getxoko Udal Egoitzaren lehendakaria zen orduan. 2003ko legealdiaren hasieratik, aldiz, abokatu lana baztertu zuen, Lehendakaritza arloko zinegotzi arduraduna izateko. Aukeratua izanez gero, alkatetzan hirugarren agintaldia egingo luke Landak, 2007tik baita Getxoko alkatea. Argazkian, 2011ko ekainaren 11n Getxo udalerriko Udalbatza berria eratu eta Imanol Landa Jauregi jelkidea alkate izendatu zuten bigarrenez.