Aste honetan faroltxoek eta kandelek argituko dute preso eta iheslarien etxerako bidea

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2014ko api. 8a, 19:15

"Denak ala inor ez" leloa soinean, ostegun honetan (apirilak 10), euskal preso eta iheslari politikoen aldeko ekimena egingo dute Algortan. Hitzordua 18:00etan jarri du Txiki-Otaegi plazan tokiko Ernaik. Horrenbestez, parte hartzeko deia luzatu diete herritarrei. "Ordu horretan ezin baduzue, geroago etortzerik badago. Etorri! Denon artean egingo dugu!", adierazi dute. Aurrerapen gisa, faroltxo txinatarrak "askatuko" dituztela aipatu dute. Bestalde, larunbat honetan, hilak 12, Kandela Egunaren bigarren edizioa egingo dute Plentziako Jai Alai pilotalekuan. Horrenbestez, 11:00etan ateak ireki ostean, herri kirolak (12:30), Cloverwind folk taldeak girotutako herri bazkaria (14:45), mus txapelketa (17:00), Irrien Lagunak (18:00), kalejira alde zaharretik (19:00) eta Garilak 26 zein Governors taldeen kontzertuak izango dira. Goizean zehar, umeentzako tailerrak, ohe elastikoak eta egurrezko jolasak izango dira. Argazkian, presoen aldeko manifestazioa Algortan, artxiboko irudian.

Algortako ekimena iragartzeko bideoa



Kandela Egunaren kartela

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun