Errepresaliatuen aldeko pankarta erre dute Erandion

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2014ko api. 8a, 20:07

Euskal preso eta iheslari politikoak etxera ekar ditzatela eskatzeko pankarta erraldoia jarri zuten orain bi igande, martxoaren 30ean, errepresaliaruen eskubideen aldeko Erandiora herri ekimeneko lagunek. Egun Hirugurutzeta edo Tres Cruces izenez ezaguna den Arriaga auzoko Axpuru mendi tontorrean zintzilikatu zuten. Bada, handik bi egunetara, pankarta erre egin zuten ezezagunek, "amorruz eta buruz", Erandiora ekimenak UKBERRI.NET Uribe Kosta eta Erandioko agerkari digitalera igorritako irudietan ikus daitekeenez. Argazkian, "Etxera" irakur zitekeen pankarta jarri zuten lagunen irudiak estali ditu Erandiora herri ekimenak, helarazitako fotografian / © Erandiora.

Jarri eta bi egunetara erabat erreta aurkitu zuten pankarta (argazki bilduma)

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun