Gipuzkoaren kasuan 4.000tik gora ale landatu dira 2013ko abendutik eta 2014ko martxora bitartean (haltzak, lizarrak, sahatsak, hurritzak, tamarindoak), bost arro hidrografikotako 15 udalerritan (Ezkoriatzan, Bergaran, Oiartzunen, Tolosan, Ormaiztegin, Zarautzen, Mutiloan, Iruran, Adunan, Usurbilen, Añorgan, Hernanin eta Donostian).
Araban, denbora tarte berean, 3.500 ale landatu dira sei arro hidrografikotako hainbat udalerritan, besteak beste, Santikurutze-Kanpezun, Urizaharran, Gaubean, Gasteizen edo Alegria-Dulantzin.
URAren Ibaien mantentze, kontserbazio, berreskuratze, lehengoratze eta ingurumen hobekuntzarako zerbitzuaren barnean daude lanok. "Uraren Euskal Agentziak espresuki sustatutako zerbitzua da, eta ibaiertzetako ingurumenaren egoera berreskuratzera -hizpide diren landaketak kasu- edo ibaien ur hustuketarako ahalmena murriztu ditzaketen oztopoen metaketa ekiditera bideratuta dago", Europa Press-ek azaldu duenez.