Hilabete hauetan bandako kide guztien partaidetzarekin egitekoak diren emanaldiak apirilaren 11n hasiko dira, Alonsotegi herriko izen bereko eskolan egingo duten kontzertu pedagogiko batekin.
Gasteizen, ikastetxeetako ikasleentzako antzeko kontzertu pedagogikoak egingo dituzte, maiatzean, elkarren segidako bi txandatan: lehena, hilaren 12tik 16ra, eta bigarrena, 19tik 23ra.
Ekainaren 24an, bandak publiko orokorrarentzako lehenengo kontzertua emango du, Eibarren, eta uztailaren 4an, beste emanaldi bat egingo du, San Prudentzio egoitzan, Gasteizen. Hil bereko 22an, Plentzian joko du; abuztuaren 1ean, berriz ere Gasteizen; eta zikloa Tolosan bukatuko du, Uzturre egoitzan, oraindik zehazteke dagoen egun batean.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.