Nolanahi ere, UPVko arduradunek ez gaituzte unibertsitatean berronartu nahi, ez gure egoera berezia eta funtsezko eskubideak onartuko dizkigun negoziazio baten bidez behintzat. Horren ondorioz, gure egoerak printzipio eta eskubideen urraketa etengabean dirau.
DDT argitaletxeak berriki kaleratu du lan-kontratuaren aldeko azken 40 urteotako borrokaren kontaketa, gure ikuspuntutik: "Diálogos sobre el Profesorado Propio y la Universidad". Gehienak UPV dauka agertoki gisa, baita Euskal Herriko borroka testuinguru sakon bezala ere. Seguru gaude liburuak ez duela inor hotz utziko.
Antton Azkargorta eta Jose Luis Herrero EHUtik kaleratutako irakasleek gaur "Berria" egunkarian argitaratutako artikulua.