Datorren maiatzeko 14tik 18ra ospatuko dira Getxon San Isidroren omenezko jaiak. Bertan, iaz bezala, bi txosna izango dira, jai batzordearena eta bertoko kirol edo kultur elkarteren batek kudeatuko duena. Bigarren txosna hori eskatzeko epemuga gaur 20:30ean dute elkarteek, Correoseko bulegoren batean eskaera ziurtatutako gutunez bidaliz gero. Horretarako, Udalak finkatutako
deialdia (pdf) irakurri eta eranskinak bete beharko dituzte. Getxo udalerriko beste jai nagusietan, Algortan, Portu Zaharrean eta Itzubaltzeta / Romon, alegia, eskaerak ekainaren 7ra arte egin ahal izango dira, udaletxeko erregistroan, Herritarren Arretarako Bulegoetan, Jai Arloan (Tangora Etxea, Algortako Etorbidea, 98) edota Correosek dituen bulegoetan. Txosna ipintzeko baldintzak oro har ez dira asko aldatu iaztik hona. Halere, segurtasunari dagokionez neurriak gogortu dira eta Udalak zehatz-mehatz aztertu du zer egin elkarteren batek txosnari uko eginez gero ala banatzekoa den txosna kopurua baino eskaera gutxiago aurkeztekotan. Argazkian, txosnen muntaia iazko jaietan / ©
Getxoko San Isidroetako Jai Batzordea.