Ur edangarria banatzeko udal-sarea hobetu eta ur-ihesak gutxitzeko Getxoko Udala egiten ari den jarduera Azkorri aldera zabalduko da etzidamu, astelehenean. Udal iturriek gogoratu dutenez, eginbehar horiek, "Getxon urez hornitzeko sarea Kudeatzeko Planaren barruan" daude. Halaber, plana Tokiko 21 Agendaren egitasmoaren barruan dago. Izan ere, "banaketa-sarearen sektorizazioa" egitea dute helburu. Bada, aipatu jarduketak direla eta, ur edangarriz hornitzeko udal-sareko presioan aldaketak izango dira Aizkorri inguruan, lanok egiten diren bitartean. Eragina izango dute, batez ere, honako toki hauetan: Goienetxe, Diliz, Moreaga, Perune eta Martiturri estartak, Maidagan, Mirua eta Juan Vallejo kaleak eta Zientoetxeko errepidea. Aldaketak ordu jakin batzuen artean gertatuko dira, hain zuzen, 10:00etatik 13:00etara. Argazkian, presio-handitzeak edo presio-txikitzeak gertatuko diren arren, biztanleek erabat bermatuta dute ur-hornidura, udal iturriek diotenez / cc-by-sa
afoncubierta.