Kalakan taldea hartuko du gaur Kultur Leioak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2014ko api. 11a, 20:15

Gaur gaueko 9etan, Behe Nafarroa eta Lapurdiko Kalakan musika hirukotea arituko da Kultur Leioako auditorium-ean, sarrera 10 eurotan eros daitekeela. Madonnarekin izandako arrakastaren ostean baina hasierako balioei uko egin gabe, ahotsak eta perkusioak dira haien musikaren oinarriak, emozio sinple bat entzulearen baitan sorrarazteko asmoz. Kalakanek barruko harremana bilatzen du entzuleekin, euskal errepertorio tradizionalaren bitartez, baina errepertorioa berriz deskubrituko balitz bezala, oso modu delikatuan, apal eta bitxi, erroetatik gaur arte. Danbor batzuk eta txalaparta, tobera bat eta intxaur oskolak, ahotsak eta txirulak, alboka… Kalakanek ez du kantuaren euskal tradizioa berriztatu nahi. Dena dago hor, begiratu egin behar da bakarrik, entzun, batu… eta berriz eman: eboluzio etengabean dagoen belaunaldiaren bistara, belarrira, kuriositatera, tradizioarekin Etorkizuna eraikitzen duen belaunaldia. Argazkian, Kalakan taldeko kideak / © Kultur Leioa.

Lehen notetatik antzematen da giroa: argi gogorra, dekorazio apala eta arreta guztia hirukotean eta musikan zentratzen da. Eszenaratze dotorea, arrisku apur batekin, ezusteko eta inprobisazioari lekua utziz.

Musikariak

• Thierry Biscary («ttirritt», ahotsa eta perkusioak: txalaparta, pandero, danborra…).

• Xan Errotabehere (ahotsa, haizeak –txirula, alboka, flautak– eta perkusioak: danborra, atabal, pandero, ttun ttun…)

• Jamixel Bereau (ahotsa, gitarra eta perkusioak: danborra, pandero, udu, cajon, txalaparta…).

Aurtengo birarako bideoklipa (© Kalakan eta Baxter & Rojos United)

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun