2013an burututako 359 tesietatik, 118 Zientzia Esperimentalen ezagutza-arlokoak izan ziren, 83 Gizarte eta Zuzenbide Zientzietakoak; 68 Ingeniaritza eta Arkitekturakoak; 51 Osasun Zientzietakoak eta 39 Arte eta Humanitatekoak. Horietatik guztietatik, 108 nazioartekoak izan ziren, aurreko ikasturtean baino %42 gehiago. Nazioarteko aipamen hori ematen diete nazioarteko beste ikerketa zentro batekin elkarlanean egin eta epaimahaian ikertzaile atzerritarren bat duten tesiei.
Halaber, 2008/09ko doktoregoko 35 sari bereziak ere eman ziren atzoko ekitaldian. Sari horiek ematen dizkiete nazioarte mailan izan duten garrantziagatik, zientziari egin dioten ekarpenagatik eta era adierazgarrian jakintza berriaren sorreran lagundu izanagatik nabarmendu diren tesiei.