Urtzi Paul preso getxoztarra apirilaren 23an aterako da kalera

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2014ko api. 14a, 13:48

Urtzi Paul Larrea euskal preso politikoa apirilaren 23an, asteazkena, aterako da Moron de la Frontera herriko Sevilla II espetxetik, gertukoek jakinarazi dutenez. Espainiako Polizia Nazionalak 2009ko abenduaren 21ean atxilotu zuen getxoztarra, Auzitegi Nazionalak ezarritako 5 urteko espetxe zigorra betetzeko. Kale borroka ekintza batean parte hartzea leporatzen zioten. Berak eta 2008ko urtarrilean epaitutako gazte guztiek, ordea, Ertzaintzak "torturen bidez deklarazioak sinatzera behartu" zituela salatu zuten. Polizia autonomikoak 2002ko urriaren 24an atxilotu eta hainbat hilabete eman zituen espetxealdi prebentiboan Getxokoak. Argazkian, Sevilla IIn egindako borrokaldiaren baitan, joan den azaroan, osasun arazoengatik, gose greba utzi behar izan zuen hasi eta bi astetara Urtzi Paulek.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun