Kalean da Urtzi Paul Larrea

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2014ko api. 14a, 20:12

Moron de la Frontera herriko Sevilla II espetxetik irten berri da Urtzi Paul Larrea preso politiko getxoztarra, gertukoek jakinarazi dutenez. Espainiako Polizia Nazionalak 2009ko abenduaren 21ean atxilotu zuen getxoztarra, Auzitegi Nazionalak ezarritako 5 urteko espetxe zigorra betetzeko. Kale borroka ekintza batean parte hartzea leporatzen zioten. Berak eta 2008ko urtarrilean epaitutako gazte guztiek, ordea, Ertzaintzak "torturen bidez deklarazioak sinatzera behartu" zituela salatu zuten. Polizia autonomikoak 2002ko urriaren 24an atxilotu eta hainbat hilabete eman zituen espetxealdi prebentiboan Getxokoak. Argazkian, Urtzi Paul Larrea, 2003ko uztailaren 6an, kalera irten eta Getxon egin zitzaion ongi etorrian cc-by-sa Etengabe.

Irteera data apirilaren 23rako bazeukan arren, arratsaldean jakin dute Urtzi Paul Larrea preso politikoaren gertukoek getxoztarra gaur aterako zela Moron de la Frontera herriko Sevilla II espetxetik. Bere abokatuak azaldu duenez, espetxera sartu aurretik Paulek behin-behinean aske emandako garaian sinatzera joan beharreko denbora bete beharreko espetxe zigorrean kontuan hartzea eskatu zuten, Espainiako Auzitegi Gorenak plazaratutako sententziari jarraiki. Baiezkoa jaso, baina "kendutako egunak gutxi" —hilaren 19ra aurreratuz— iruditu eta erabaki horren aurrean helegitea aurkeztu zuten.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun