Euskal Selekzioaren Aldeko Iritzi Taldea (ESAIT), Euskal Herrian Euskaraz (EHE), Bilgune Feminista, Bai Euskal Herriari, Askapena, Ernai, Ikasle Abertzaleak (IA) eta Elkartzen herri mugimenduko eragileek ere apirilaren 2an babesa adierazi zioten, Independentista Sareak deituta, "Euskal Herriko hiriburuan, Iruñean izango dugun nazio ospakizunari".
Apirilaren 17tik 20ra egingo dituzte Ernaik eta Aitzinak Gazte Burutakzio Topaketak, Altsasun. Galdera bat dute buruan, ekinez erantzuteko: "Nola egin aurre sistemari?". Horien amaiera Iruñean izango da, igandean.
Aurten ere EAJ bakarrik
Euzko Alderdi Jeltzaleak (EAJ) bere aldetik, "mundu osoko euskotarrak" gonbidatu ditu apirilaren 20an Bilboko Plaza Barrian egingo den Aberri Eguneko ospakizunean parte hartzera. “Euskadi Europara Begira” da aurtengo leloa.