Etxean da Urtzi Paul

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2014ko api. 15a, 14:52

Goizeko 02:30 inguruan heldu da Algortara atzo arratsaldean Moron de la Frontera herriko espetxetik atera zen Urtzi Paul Larrea preso politiko ohi getxoztarra. Bertan zain zituen senide eta lagun ugari. Aurreskua, bertsoak eta harrerako hitzen ostean, Getxokoak hitz egin du eskerrak emateko. Azpimarratu duenez, "espetxean diren presoak ateratzea da lehentasuna eta borroka horretan jarraitu behar dugu denok etxean eduki arte". "Eusko gudariak" abestu, tabernatik argazkia kendu eta brindisa egin ostean amaitutzat eman dute ekitaldia. Espainiako Polizia Nazionalak 2009ko abenduaren 21ean atxilotu zuen Urtzi Paul Larrea, Auzitegi Nazionalak ezarritako 5 urteko espetxe zigorra betetzeko. Kale borroka ekintza batean parte hartzea leporatzen zioten. Berak eta 2008ko urtarrilean epaitutako gazte guztiek, ordea, Ertzaintzak "torturen bidez deklarazioak sinatzera behartu" zituela salatu zuten. Polizia autonomikoak 2002ko urriaren 24an atxilotu eta hainbat hilabete eman zituen espetxealdi prebentiboan Getxokoak. Argazkian, Urtzi Paul bere argazkia eskuan / cc-by Algortara.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun