Javier Ibarretxe zinema ekoizlea hil da

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2014ko api. 16a, 14:31

Javier Ibarretxe 52 urteko zinemagile eta ekoizlea hil zen atzo arratsaldean, minbiziaren ondorioz. Besteak beste, Oscar sarietarako izendatuta egon zen 2005ean Nacho Vigalondo kantabriarraren "7:35 de la mañana" film laburra ekoitzi zuen. Bilbon jaioa, oso gazterik hasi zen zinemarekiko zaletasuna eta lotura agertzen, Algortako Irudi Tailerrean. Ikasle lehenik, eta irakasle ondoren, bertan ekin zion film laburrak egiteko bideari. Anaiekin batera, Ibarretxe & Co ekoiztetxea sortu zuen eta umorezko zinema bultzatzeko lan egin zuen. Esaterako, "Muertos comunes", "Un mundo casi perfecto", "Solo se muere dos veces", "Sabotage!" eta "Los cronocrímenes" filmak ekoitzi zituen. Ekoizle jardun zen batik bat, baina zuzendaritza eta gidoigile ardurak ere hartu izan zituen, baita inoiz aktore lanak egin ere. Eusko Jaurlaritzak zinemagile eta ekoizlearen heriotza tamaldu du, ohar batean, eta doluminak helarazi dizkie senide eta lagunei. Argazkian, "Un mundo casi perfecto" filmaren irudi bat / © Ibarretxe anaiak - Armonika Entertainment.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun