Kartelen ezaugarriei dagokienez, 70x50 zentimetroko (ez-etzana) neurria eduki beharko dute aurkeztutako lanek, euskarri gogorrean edo paper gainean. Gaia librea bada ere, "Algortako San Inazioak 2014", "Uztailak 30-Abuztuak 2" eta "Jaietan ere euskaraz!" dira jarri beharreko leloak. Kartelaren atzealdean ezizen bat jarriko da, kartelarekin batera emango den gutun-azalaren kanpoaldean ere jarrita egongo dena. Gutun-azalaren barruan egilearen izen-abizenak, helbidea, telefonoa eta helbide elektronikoa, besteak beste. Baliabide informatikoak erabiltzekotan eta edozein kasutan ere CD bat aurkeztu beharko da kartelarekin batera, horren irudi digitalizatuarekin.
Kartel lehiaketaren oinarriak (pdf)
Uztailaren 30etik abuztuaren 2ra bitartean ospatuko dira aurten Algortako San Inazio jaiak. Hain zuzen ere, horien irudia izango dena aukeratzeko, kartel lehiaketa deitu du Algortako Jai Batzordeak, urtero legez. Ekainaren 4ra arte egongo da lanak entregatzeko aukera. Horretarako, parte hartzaileek Algortako Villamonte plazako A4 zenbakian dagoen