Imanol Landa EAJren Getxoko alkatearen kontra, Marisa Arrue PPren tokiko bozeramaileak aurkeztutako
prebarikazio salaketaren harira hasitako eginbideak artxibatu ditu Bizkaiko Fiskaltzak. Salaketa, joandako urtarrilaren 24an aurkeztutakoa, Udaleko zenbait erakunde autonomoetako langileengan eragina zuen eta zegozkion Lan Eskaintza Publikoen (LEP) bitartez konpondu ez zen behin-behinekotasun egoeran oinarrituta egin zuten. Fiskaltzak bere ebazpenean, hasitako eginbideen emaitza aintzat hartuta, jarduteak artxibatzea erabaki du, uste baitu "arrazoirik ez" dagoela "aipatu eginak delitua eratzeko modukoak direnik jotzeko". Landak, bere aldetik, Fiskaltzak hartutako erabakiarengatik poza agertzeaz gainera, Arrueren estrategia ere salatu du: “Ḿihitzarrak ikatzak bezala belzten du’ esanaren estrategiari jarraitzea da Arrue andereak era horretako bidegabeko salaketen bitartez egiten duena. Udaleko langileen behin-behinekotasunari dagozkion LEPen bidez aurre egiteko sortutako Enplegurako Plan Integralaren aurka udalbatzan bozkatu zutenen inkoherentzia ere salatzekoa da neurri berean”. Argazkian, besteak beste, Nerea Llanos Bizkaiko PPren idazkari orokorra eta legebiltzarkidea eta Marisa Arrue Getxoko PPren bozeramailea izan ziren Bilboko Justizia Jauregian, salaketa aurkezten.