Pasabidearen helburua oinezkoek aipatu foru-errepidea galtzadatik gurutzatzea saihestea da, oinezko eta txirrindularientzat arriskutsua delako. Bide berriak 141 metroko luzera du, eta bere zabalera 4,50 metrokoa da. Horrela, oinezkoek eta txirrindulariek pasabidea erabili ahal izango dute. Gainera, pasabidearen norabidea ez da zuzena, bihurgunetsua da, erabiltzaileek bidea ikusteko erreztasunak izan ditzaten. Hurrengo asteetan argiteria eta biribilgunean zein errepidean segurtasun hesiak jarriko dituzte, azken horiek autoek zutabeen kontra kolperik izan ez dezaten.
Egitura, bai ohola, bai zutabeak, korrosioari eusten dioten altzairuz eginda daude. "Modu horretan, mantenimenduaren kostuak gutxituko dira, ez delako beharrezkoa behin eta berriz margoztea", azaldu dute Udaletik. Zutabeek eskultura forma dute, eta ibilbidearen arabera alde batera edo bestera tolesten dira. Oinezkoentzako pasabide hori aurreko udal gobernuek bultzatu zuten aurreko legegintzaldietan, tokiko agintariek nabarmendu duetenez. 2009ko abuztuaren 27an Sopelako Udalak proiektuaren erredakziorako lehiaketaren eskaintza egin zuen, eta urte bereko azaroaren 13an proiektua Estudio de Ingeniería Dynamis enpresari esleitu zion.
Gaur egungo udal gobernuak lanak Exvasa enpresari esleitu zizkion 2012an, 524.684 euroren truke (hasiera batean 600.000 eurotara heltzea aurreikusten zen), baina oraindik orain ez da behin-betiko likidazioa egin.