"Ziega ilunetatik kalerako bidea argitzeko" ekimena egin dute Algortan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2014ko api. 17a, 11:31

Algortako Txiki-Otaegi plazan batu ziren joan den ostegunean, apirilak 10, 40 lagun inguru, Ernaik prestatutako euskal preso eta iheslari politikoen aldeko ekimenean parte hartzeko asmoz. Tartean ziren herriko gatibuen hainbat senide, oraindik Urtzi Paul Larrea getxoztarra Moron de la Frontera herriko Sevilla II espetxetik ateratzear zela. Beraiek ere jantzi zuten "Denak ala inor ez" leloa irakur zitekeen kamiseta urdina. Bi taldeetan banatu eta Telletxe eta Tellagorri plazetan irudi batzun hartu zituzten, lehenik eta behin. Ondoren, Arrigunaga hondartzara jaitsi ziren guztiak. Bertan, preso eta iheslarien aldeko ikurra zeukaten, harean marraztuta. Guztien artean silueta osatu eta dozena bat luze faroltxo txinatar askatu zituzten. Bada, gaurkoan, Preso Politikoen Nazioarteko Egunean, hartutako irudiekin osatutako bideoa plazaratu dute Algortako gazteek, ondoko leloa berea eginez: "Denon kandelek argitu ditzatela ziega ilunetatik irteteko bidea". Argazkian, zabaldutako bideotik hartutako irudia.

Egun, Euskal Preso Politikoen Kolektiboko (EPPK) 494 kideen artean, Algortako 12 bizilagun daude.

Algortako ekimenaren bideoa

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun