Getxoko 32. Antzerki Jardunaldien egitarauak leku egingo dio "antzerki arinari", antzerki mota hori bultzatzeko asmotan, tokiko Kultur Etxeak jakinarazi duenez. Horietan parte hartu nahi duten talde eta profesionalek apirilaren 25etik maiatzaren 25era aurkeztu ahal izango dituzte bere lanak. Jasotako proposamenen artean zortzi hautatuko dira eta horiek urriaren 12an eta 19an antzeztuko dira Villamonten. Aurkeztutako obrek gutxienez 15 minutu iraun behar izango dute eta gehienez, 20. Testuak ezin daitezke beste lan batzuen moldaketak izan eta bakarrizketek ez dute balio. Lanak gaztelaniaz zein euskaraz izan daitezke, eta euskarazkoei lehentasuna emango zaie. Halaber, ezinbestekoa da antzezlanak proposatutako lekuari egokitzea. Bertan ez da soinu edota argiztapen sistemarik egongo (partaideek elementu horiek jarri ahal izango dute, baldin eta konplikatuak ez badira). Guztira, aukeratutako antzezlan bakoitza hiru aldiz antzeztuko da. Argazkian, antzezlana Getxoko Antzerki Jardunaldien baitan / ©
Getxoko Kultur Etxea.