Momentu honetan, URAk falta diren azken 50 pantailak eraikitzean dihardu Gobela ibaiko tarte honetan, Avanzada eta Plentzia Hiria artean. Baita Cristobal Valdes eta La Bolako gainezkabideen arteko ibai-ibilgua 6 metrotik 11 metrora zabaltzeko lanetan ere. "Lan hauek egin ahal izateko, ura ohizko ibilgutik desbideratu behar izan da, eta, hartara, ibilgua lehor gelditu da. Hori izan da usai ezatseginak egotearen arrazoia", adierazi dutenez. URAk "lanen egutegiari tinko" eusten dio, 2014ko azken hiruhilabeterako I. fasea burutze aldera eta II. Fasearekin ekin aldera, Leioako zubira doana.