Romo Kultur Etxearen IIA fasea 3,7 milioi eurotan Aula Romo enpresa taldeari esleitzea onartu du Getxoko Gobernu Batzarrak, bere azken bileran. Aurrealdea eta estalkiak eraikitzea, trenkada-multzoa eta mota guztietako instalakuntzak (elektrizitatea, iturgintza, klimatizazioa, eta abar) aurreikusten dituzten lanak 5,5 milioi euroko (BEZa barne) aurrekontuarekin atera ziren lehiaketara, eta ondorioz esleipenean %32,7eko aurrezpena izan da, udal iturriek adierazi dutenez. Esleipenaren arabera, obra berri horien iraupena 60 astekoa izango da eta epe hori 21 egunetan ere murriztu egin da, hasierako proposamenaren aldean. Datorren maiatzaren amaieran hastea espero dute, Zuinketa Egiaztatzeko Akta izenpetu ondoren. Argazkian, auzokideak egungo proiektuaren kontra agertu arren, aurrera jarraitzen dute Romo Kultur Etxea altxatzeko lanek.