Europa mailan lehiatuko da berriro Elaia Torrontegi

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2014ko api. 22a, 19:56

Elaia Torrontegi emakume kirolari plentziarrak Espainiako federazioa ordezkatuko du maiatzaren 1etik 4ra Baku-n (Azerbaijan) jokatuko den Europako Taekwondo Txapelketan. Torrontegi 46 kilo azpiko kategorian borrokatuko da eta berarekin batera Mikel Bernal arabarra izango dira, 87 kilotik gorako mailan. Egun Espainiako txapeldun seniorrak dira Torrontegi eta Bernal. Plentziarrak 33 urte ditu eta haietatik 20 daramatza ofizialki lehiatzen. Gauzak horrela, besteak beste, Europako bigarrena izan da birritan, 2010ean eta 2012an. Bestalde, Estatu espainoleko txapelduna ere izan da, sei aldiz. Orain bi asteburu, zilarrezko domina irabazi zuen Hanburgon jokatutako Alemaniako Taekwondo Txapelketa Irekian. Argazkian, Elaia Torrontegi Plentzian / © Euskadiko Taekwondo Federazioa.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun