Iberdrolako ikuskatzaile faltsuez ohartarazi du Lemoizko Udalak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2014ko api. 22a, 20:21

Lemoizko Udalak zabaldu duenez, apirilaren 9an, ustezko gaizkileak etxez etxe joan ziren Iberdrolaren izenean. Kontadoreak, fakturak eta abar berrikusi behar zirela eta, horretarako, etxean sartzea eskatzen zuten, tokiko iturriek zehaztu dutenez. Bada, berrikuste horiek gezurrezkoak zirela egiaztatuta, herritar guztiei aditzera eman die Udalak, berriro horrelakorik gertatzekotan Ertzaintzari deitu behar zaiola horren berri emateko. Ondoko telefono zenbakia jarri dute lemoiztarren eskura: 944 653 490. Bestalde, Lemoizko Udalaren web orrian eskegi dute Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak bidalitako informazioa, etxebizitzako segurtasuna hobetzeari buruzkoa dena. Argazkian, Iberdrolako hainbat langile / © Iberdrola.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun