Ertzaintzak bikote bat atxilotu zuen larunbat goizaldean Getxo udalerrian, gizonezkoaren neska-lagun ohia legez kontra atxiki eta hari sexu-erasoa egitea egotzita, Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak zabaldu duenez.
"El Correo Español" egunkariak iturri berbera aipatuz gaineratu du Algortako Nerbioi kaleko etxebizitza batean izan zirela gertaerak. Kazeta horren arabera, igandean izan ziren gertaerak. Bertsio ofizialaren arabera, gizon-emakume batzuek sexu-erasoa egin zioten emakume bati: horretarako, eskuak eta hankak lotu, txano bat ipini eta geletako batean itxi zuten ondoren. Une jakin batean, biktimak bere burua askatu ahal izan zuen eta gelako ateak ireki. Bi erasotzaileak lotan zeudela aprobetxatuta, etxebizitzatik ihes egin eta ertzainengana jo zuen gertakarien berri ematera. Ertzaintza gertakariak izandako tokira joan zen, eta bertan harrapatu zituzten ustezko egileak. Hala, atxilotu egin zituzten. 44 urteko emakumea eta 43 urteko gizona. Bi atxilotuak atzo goizean (asteartea) ipini zituzten epaileen esku, eta aske utzi zituzten. Argazkian, Algortako Bilgune Feministak deituta 75 bat pertsonak Andina Pereira de Brito Mungiako bizilagunaren erailketa salatu zuten martxoaren 19an Algortan.