Ostegun honetan, apirilak 24,
Josu Juaristi kazetari eta politikari azkoitiarra,
EH Bilduren Europako Legebiltzarrerako hautagaia, Algortan izango da. Hitzordua 19:30ean jarri dute Villamonteko kultur etxean. Koalizioko iturriek nabarmendu dutenez, formatu bereziko ekitaldi politikoa izango da: Fakun Aznarez eta Nerea Guijarrubia kazetariek elkarrizketatuko dute jendaurrean. Baina, bertaratzen direnek ere galderak bideratzeko aukera izango dute. Sarreran orriak banatuko dira eta, bukaera aldera, bi kazetarien artean, egondako zalantza nagusiak bideratuko dizkiote EH Bilduren zerrendaburuari. Esan bezala, Josu Juaristi "Gara"-ko zuzendari ohi eta "Zazpika"-ko editorea izango da EH Bilduren proposamena Europako Legebiltzarreko hauteskundeetako hautagai izateko. "Hautagai handia" dela uste du koalizioak, batetik, kazetaritza ibilbide luzean Europako Batasunari buruz hartu duen formazioarengatik, eta bestetik, Euskal Herriaz Europan eman dezaken ezagutza eta ikuspegia dela eta. Argazkian, Josu Juaristi bere hautagaitzaren aurkezpenean / cc-by-sa Euskal Herria Bildu.