Sopelan hasi eta amaituko da aurtengo Kosta Trail

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2014ko api. 23a, 18:26

Ekainaren 15ean jokatuko da aurtengo Kosta Trail kirol proba, eta Sopela izango du protagonista nagusia, tokiko Udaleko iturriek nabarmendu dutenez. Izan ere, ibilbidea aldatu eta zirkularra bihurtu dute, eta irteera zein helmuga Sopelan egongo dira. Forum Sportek antolatzen duen proba horren online izen-ematea apirilaren 1ean zabaldu zen. Izena emateko, www.kostatrail.com web orrira jo beharko da, maiatzaren 20a baino lehen (30 kilometroko lasterketaren kasuan). Modalitate hori 450 korrikalarirentzat mugatuta dago, eta federatuentzat 17 euroko prezioa izango du, eta 22 euro federatuta ez daudenentzat. Bestalde, martxa familiarrean (11kilometro) eta mendi-martxan (20 kilometro) izena emateko epea ekainaren 13an amaituko da, bost euroren truke. Informazio gehiago www.kostatrail.com web orrian topa daiteke. Argazkian, Kosta Trail lasterketa artxiboko irudian / © Sopelako Udala.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun