Ostegun honetan, apirilak 24, "
Gernika Lemoizen" izeneko dantza-emanaldia eta bideolana estreinatuko ditu EHUko Mikel Laboa Katedrak, Donostiako Victoria Eugenia antzokiko Club aretoan. Ekitaldia 20.00etan izango da eta sarrera librea da gonbidapenarekin. Horiek antzokiko leihatilan jaso ahal izango dira egun berean, 17:00etatik aurrera. Batetik, Mikel Laboaren musikan oinarrituta, zuzeneko dantza-ikuskizuna eskainiko du Manuela Carretta italiar dantzari flamenko garaikideak. Bestalde, Carretta bera protagonista dela, Irati Gorostidik egindako "Gernika Lemoizen" bideo sorkuntzaren estreinaldiak osatuko dute emanaldia. Azken hori, Lemoizko zentral nuklearraren esparruan grabaturiko bideolana da, eta Laboaren "Gernika" konposizioaren interpretazio berri bat proposatzen du. Gorostidik 2010ean EHUk Mikel Laboaren omenez antolaturiko bideo arloko lehen sariaren irabazi zuen. Argazkian, Manuela Carrera dantzan Lemoizko zentral nuklearrean / © Victoria Eugenia Antzokia.