Maiatzaren 14ra arte dago Plentziako HAPOri alegazioak aurkezteko

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2014ko api. 23a, 19:38

Apirilaren 10eko Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratu zen Plentziako Hiri Antolamendurako Plan Orokorrari (HAPO) berriro hasierako onespena emateko erabakiaren iragarkia eta "El Correo Español" egunkarian informazio bera jarri zuen tokiko Udalak, hilaren 14ko alean. Bada, azken iragarki hori argitaratzen den egunaren hurrengotik hasita, interesdunek bertan biltzen diren agiri guztiak aztertu eta egoki deritzaten iradokizunak aurkeztu ahal izango dituzte hilabeteko epean; maiatzaren 14ra arte, beraz. Halaber, dokumentua eskuragarri egongo da Kopisteria Plentzian, tokiko agintariek aipatu dutenez. Azkenik, interesatu orok kontsultatu ahal izango du dokumentazioa udaletxeko bulegoetan, paperezko euskarrian, astelehenetik ostiralera, 09:00etatik 14:00etara. Argazkian, Plentziako udaletxea.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun