Udal hauteskundeak 2015

Gontzal Hermosilla izango da Sopelako EAJren hautagaia

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2014ko api. 25a, 20:10

Sopelako EAJk argitu du jada nor izango den bere hautagaia datorren urteko udal hauteskundeetan, 2011ko bozetan Bilduk kendutako alkatetza berreskuratzeko asmoz. Gontzal Hermosilla izango da jelkide sopeloztarren zerrendaburua, "Deia" egunkariak zabaldu duenez. 35 urteko Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako lizentziaduna aho batez aukeratu du Sopelako Uri Buru Batzarrak. Horrenbestez, Uribe Kostako udalerrietako alkategaiak zeintzuk izango diren argituz doa Eusko Alderdi Jeltzaleak. Imanol Landa (Getxo), Mari Carmen Urbieta (Leioa), Arantza Etxebarria (Gorliz) eta Anabel Landa (Berango) egungo alkateak ere hautatu dituzte aho batez tokian tokiko uri buru batzarrek. Argazkian, erdian, Gontzal Hermosilla, Imanol Garai Sopelako azken alkate jelkideaz eta Andoni Ortuzar EAJren EBBren presidenteaz inguratuta / © EAJ.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun