Egitaraua:
19:30 Ángela Carbajo “Tangos” (Flamenkoa)
Kultur Leioa harrera
19:45 Txikiak “Helduera” Yann Tiersen (Euskal Dantzak)
Jose Ramon Aketxe Plaza
20:00 “Dance with me” Ra Ra Riot (Dantza garaikidea)
Aída / Haritzpe Tabernak
20:15 “Neskatxi” Le Garazi Philantropik (Euskal Dantzak)
Jokin / Eleizalde Tabernak
20:30 “Errantes” (Flamenkoa)
BBK Elexalde
20:45 “Leonel sukaldean” Fran Lasuen (Euskal Dantzak)
Boulevard
21:00 “Divertimento nº 7” Pérez Prado, versión Lou Vega (Jazz)
Jose Ramon Aketxe Plaza
Gaur, apirilak 29, 2014ko Dantzaren Nazioarteko Eguna da, Antzerkiaren Nazioarteko Institutuko Dantzaren Nazioarteko Komiteak ezarritako data 1982an. Hori ospatzeko hainbat dantza pieza ikusteko aukera izango da Leioako kaleetan, 19:30etik aurrera, udal iturriek adierazi dutenez. Egun honek Jean-Georges Noverren jaiotza dakar gogora, 1727 jaiotako dantzari bikaina, ballet modernoaren sortzailea. "Ospakizun honen helburua da dantza guztiak batzea egun honetan arte forma honi omenaldia egiteko eta bere unibertsaltasuna erakusteko", azaldu dute agintari leioaztarrek. Kultur Leioak, Andoni Aresti Dantza Eskolarekin batera, bat egin du egun honetako ospakizunarekin eta udalerriko kaleetatik zenbait dantza pieza ikusi ahal izango dira, pieza laburrak, estilo anitzekoak (flamenkoa, euskal dantzak, dantza garaikidea, eta abar). Argazkian, Leioako Jota Txapelketa, artxiboko irudian / © Leioako Udala.