Diruz lagunduko dituzte aita-ama getxoztarrentzako jarduerak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2014ko api. 29a, 13:43

Getxoko Udalak 65.000 euro bideratuko ditu 2014an heziketa alorrean diru-laguntzak emateko. Subentzio horiek, udalerriko ume eta gazteen gurasoei zuzendutako interes publiko eta sozialeko jarduerentzat emango dira, haien heziketa orientatu, lagundu eta babesteko. Halaber, tokiko agintarien arabera, diru horrekin ondorengo ekimen hauek ere egin ahal izango dira: ingurumen arloko hezkuntza proiektuak eta jarduerak; adimen handiko ikasleentzako eskolaz kanpoko jarduerak; gela egonkorretan eta ikasle gorrentzako programetan garatutako jarduerak, eta lehen hezkuntzako eta helduentzako ikastetxe publikoetan garatutako eskolaz kanpoko jarduerak eta jarduera osagarriak. Informazio gehiago: www.getxo.net/hezkuntza. Argazkian, ume eta gurasoak dantzan / cc-by Egizu Getxo Euskaldun!

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun