Leioako Udaltzaingoak ohartarazitakoaren arabera, azken egunetan hainbat lapurreta eman dira kalean eta egun argiz. Zehazki, bitxiak lapurtzen ari zaizkie pertsona nagusiei. Holako kasu baten aurrean, edo susmoa badagoen, Udaltzaingora edota Ertzaintzara deitzea gomendatu dute tokiko iturriek. Udal leioaztarretik azaldu dutenez, azken egunotan, hainbat salaketa eta abisu izan dira hirugarren adineko pertsonen artetik, kalean ezezagun batek egindako agur beroaren ostean euren bitxien falta sumatu ei dutelako. Holako kasuetan, ezezagunaren agur beroa izaten da, besarkada eta laztanez, eta momentu horiek aprobetxatuz lapurrak bitxiak kentzen dizkio biktimari. "Gogoratu behar da inoiz ere ez dutela indarra erabiltzen lapurreta egiteko, trebetasunez aritzen dira biktima lapurretaz ez konturatzeko", adierazi dute. Argazkian, udaltzainak lanean / ©
Leioako Udala.