Gure seme-alabak hezteko momentuan familia barruko baloreen transmisioa oso garrantzitsua da. Hori horrela, gurasoei zuzendutako autoestimu eta sentimendu tailerra antolatu du
Uribe Kostako Zerbitzu Mankomunitateak. Ikastaroa bi egunez luzatuko da, maiatzaren 6an eta 7an. 18:00etatik 20:00ak arte, Sopelako Kurtzio kultur etxean izango dira saioak. Besteak beste, adin txikikoei autoestimu egokia garatzen laguntzeko eta familiartean sentimenduak adierazteko tresnak jorratuko dira, Mankomunitateko iturriek zehaztu dutenez; irakaslea Jorge Madariaga Guabeka haur eta nerabe psikoterapian aditua izango dela. Izena emateko, berriz,
hall-kultura[abildua]sopelana.net helbide elektronikora idatzi ala Kultur Etxean bertan egin daiteke. Sarrera doakoa izango da eta edukiak euskaraz jorratuko dira. Argazkian, eskola-umeak Sopelako erakusketa gela inauguratu zen egunean / © Sopelako Udala.