Tupper-aren erabilera kantuz bultzatzen ari dira Sopelan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2014ko api. 30a, 14:18

Herriko saltokietan tupper-aren erabilerari bultzada emateko asmoz, ekimen oso originala egin du SHK Sopelako Hondakinen Kontseiluak: "Tuppersong" delakoa. Gaztetxoen artean pil-pilean dagoen “Cupsong” abestia du oinarri. Aipatu kanta Anna Kendrick aktore eta kantariak sortu zuen, edalontzi batekin erritmo eta doinu bat eginez, mundu osoan arrakasta lortuz. Sopelan, bertsio propioa egin dute Iberre institutuko eta Ander Deuna ikastolako ikasle eta irakasleen laguntzaz, eta edalontziak erabili beharrean, tupper-ak erabili dituzte. Udal iturriek azaldu dutenez, grabaketa saio bi egin ziren Ander Deunan eta Iberren, eta bertan 150 ikasletik gora ibili ziren tupperrekin abestia eginez, espazio ezberdinetan: gimnasioan, patioan, informatika gelan, jangelan, eta abar. Horrez gain, jatorrizko letra aldatu eta “tuppersong”-aren moldaketa egin dute, letra propioarekin, eta Berangoko Grabasonic estudioetan grabatu. Argazkian, ikasleekin egindako saioetako bat / © Sopelako Udala.

Tuppersong. Sopelan, tupper-a kalera!

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun