Ordenantzaren helburua, negozio bat ireki edo eguneroko obrak egun gutxitan egitea erraztea da, beharrezkoak diren baimenak lortzeko itxaron beharra saihestuz, jardunbideak sinplifikatuz eta izapideak azkartuz. Aldez aurreko komunikazio erregimen horrek lan txikiengan eta lokaletan tamaina ertaineko jardueren ezarpenarengan, udalerriko ohikoenetan, eragina izango du. Geroagoko kontrolik ez duten gainontzeko jardunbideak hirigintza-lizentziaren eraginpean egongo dira.
Zerga bat eta bi tasa, aldatuak
Onartutako ordenantzarekin bat etorriz, EIOZ (Eraikuntza, Instalazio eta Obren gaineko Zerga) eta Hirigintza Zerbitzuengatiko eta Obra Lizentziagatiko eta Irekitzeko Lizentziagatiko Tasei dagozkien ordenantza fiskalak moldatu dituzte. Moldatzeko erabakiaren alde bozkatu zuten EAJk eta PSE-EEk. PP eta Bildukoak abstenitu egin ziren. Hiru kasuetan, moldatze teknikoak baino ez dira izan eta litezkeen salbuespen edo hobariak ez dira egokitu.