Agirre lehendakaria omenduko du EAJk Algortan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2014ko mai. 3a, 03:20

Eusko Jaurlaritzako lehenengo lehendakari eta Getxoko alkate izan zen Jose Antonio Agirre eta Lekuberi omenaldia eskainiko dio bihar, igandearekin, Eusko Alderdi Jeltzaleak. Jelkideek gaur eguerdian prentsa ohar batez zabaldu dutenez, ekitaldia Algortan izango da, Agirre Lehendakaria plazan, Trinitarioen elizaren aurrean, alegia. Bertan, gorazarre xumea izango da. Izan ere, goizeko 12:00etan Izaskun Bilbao Europako Legebiltzarrerako hautagai jeltzaleak eta Itxaso Atutxa Bizkai Buru Batzarreko presidenteak lore eskaintza eskainiko diote Agirre zenari, bere irudiaren aurrean. Horrekin batera, Bilbaok lehendakari ohiari buruzko adierazpen batzuk eskainiko ditu, bere "sinesmen europazale sendoak" azpimarratzeko. Argazkian, Jose Antonio Agirre eta Lekube lehendakaria zena / cc-by-sa Jesus Elosegi Irazusta.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun