Herri bozez aukeratuko dituzte Itzubaltzetako jaietako irudiak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2014ko mai. 5a, 13:42

Abuztuaren 2an eta 5etik 10era ospatuko dira aurten Itzubaltzeta / Romo eta Pinuetako jaiak. Horri begira, bertako jai batzordeak bi lehiaketa antolatu ditu: musika talde lehiaketa eta diseinu lehiaketa. Azken horretan, festei irudia jarriko dieten hiru elementu sarituko dituzte: jai kamisetak alaituko dituen marrazkia, zapietan erreproduzitzeko logoa eta 3.000 jai-liburuxken azala izango den irudia. Hiru kategoria horietan lehiatzeko epemuga maiatzaren 22ko 13:00ak arte izango da eta saria, berriz, ehuna euro. Lanak Pinueta eta Itzubaltzeta / Romoko kultur etxeetara zein erromokojaibatzordea[abildua]gmail.com posta helbidera bidal daitezke, jai batzordeak zehaztutako oinarrien (pdf) arabera. Gutxieneko kalitatea duten lanak herrian erakutsi ondoren herri bozketa egingo dute maiatzaren 31n, bertako koadrilek antolatutako Koadrila Egunarekin bat eginez. Musika lehiaketari dagokionez, kategoria bakarra izango da eta CDak ekainaren 17ra arte aurkeztu ahal izango dira. Lehiaketa horren irabazlea jai batzordeko kideek erabakiko dute, epaia uztailaren 2an publiko egingo dela. Nagusitzen den taldeak jaietan lehenengo mailako banda batekin jo eta 150 euroko saria izango du. Lehiaketa horren oinarriak (pdf) hemendik jaitsi daitezke. Argazkian, Itzubaltzetako jaietako irudi bat.

Diseinu lehiaketaren oinarriak (pdf)
Musika lehiaketaren oinarriak (pdf)
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun