Gazte bat atxilotu dute Lemoizko zentralean lapurretan zebilelakoan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2014ko mai. 5a, 15:14

Ertzaintzak 23 urteko mutil gazte bat atxilotu zuen atzo goizean Lemoizen, zentral nuklear zaharreko instalazioetan lapurtzen ari zelakoan. Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak zabaldutakoaren arabera, "antza, zentral nuklearreko segurtasuneko langileek Ertzaintzari deitu zioten, instalazioaren barnealdetik hotsak zetozela eta. Lapurreta izan zitekeela susmatuta, hainbat patruila bertaratu ziren". Goizeko 10:40ak aldera, ertzainak instalazioetara sartu eta gizonezko bat topatu zuten, "zorro-kable bihurritu luze bat zeramala korridore batean barrena". Susmagarria, kopeta-argia omen zeramana, atxilotu zuten poliziek. Bertsio horren arabera, zizaila bat, hainbat bihurkin, zerra-orriak, bi walkie talkie eta eskularruak ere atzeman zizkioten gazteari. Atxilotua Gernikako ertzain-etxera eraman zuten. Handik ordu batzuetara epailearen aurrean aurkezteko deialdia egin zioten. Segurtasun Sailak azpimarratu du susmagarriak polizia-aurrekariak dituela.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun