Gonzalo Casal preso ohia dispertsioaz mintzatuko da gaur Itzubaltzetan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2014ko mai. 6a, 17:21

Iñaki "Kitxu" Gonzalo Casal Itzubaltzeta / Romoko kazetaria eta preso ohiak sakabanaketaren inguruko hitzaldia emango du gaur arratsaldeko 7etan, herri horretako eliz-etxeko areto nagusian. Presoen eskubideen aldeko Pausoz Pauso erakundeak zabaldu duenez, berbaldiak "Dispersion. 20 años, conociendo todas las caras de la dispersion" (Dispertsioa. 20 urtez, sakabanaketaren alderdi guztiak ezagutzen) izenburua du eta bertan Gonzalo Casalek bere bizi esperientziaren berri emango du. Gonzalo pasa den azaroaren 29 gelditu zen aske, espetxean 19 urte, hilabete bat eta lau egun eman ostean. Getxo eta Egin irratietako kazetari izandakoa, 1994ko urriaren 25ean atxilotu zuten Areetako Bizkaiko Zubiko plazan, Andoni Muñoz urduliztarra, eta Algortako Iñigo Otazua "Oti" zein iaz zendutako Angel Figueroa algortarrarekin batera. ETAren Lanbroa komandoko kideak izatea eta zauriturik gabeko hiru lehergailu jartzea leporatu zieten lauei, 30 urteko zigorra ezarriz. Irteera data 2013ko maiatzaren 4rako bazuen ere, 197/2006 irizpidea edo "Parot doktrina" ezizenez ezaguna dena aplikatu zioten eta Valladolideko espetxean izan zen ia zortzi hilabete gehiagoz. Argazkian, Gonzalo kaleratu zen egunean / © Itzubaltzetako Tantaz Tanta.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun