inaugurazio ekitaldian izan dira Jon Ruigomez Bilboko Itsasadarra Itsas Museoko zuzendaria, Natxo Rodriguez EHUko Arte Ederren Fakultateko Unibertsitate Hedapeneko dekanordea, Julen Aurtenetxea Aurtenetxea Taldeko Kontseilari Delegatua, Eva Salcedo Bilbao Ekintzako Enpresak Sustatzeko zuzendaria, eta deialdian parte hartu duten EHUko Arte Ederren Fakultateko hainbat ikasle.
Aurkeztutako hogei proiektuen artean, Mar de Diosen eta Miguel Puertasen “All Iron” formatu handiko artelana izan da aukeratua, eta urrira bitartean izango da ikusgai Museoko kaietan Bilboko portuaren historiaren iraganarekin eta orainarekin elkarrizketan. Gainera, irabazleaz gain, accesit bi ere eman zaie Sandra Villarren eta Ruben Pinoren proposamenei.
Beste alde batetik, deialdira aurkeztutako hogei proiektuen aukeraketa batekin erakusketa bat egingo da Bilboko Itsasadarra Itsas Museoan bertan. Erakusketa hau ekainaren 15era bitartean izango da ikusgai.
Mar de Diosek eta Miguel Puertasek adierazi dutenez, “’All Iron’ hiri honek industrializazio garaian izan zituen ongialdi urteei omenaldia da, hau da, zimenduak altxatu eta gaur egun Bilbo Handia bezala ezagutzen dugun eremuaren hedapena ahalbidetu zuen sasoiari. Ordu luzez eta sarritan baldintza prekarioan eta soldata oso txikien truke lan egiten zuten langileen artean bi hitz horiek pizten zituzten ospakizun eta euforia sentimenduari keinu bat da”. Gaineratu dutenez, “gaur egun, beste toki asko bezala gure hiria eta bere hiritarrak ere azken urteetan astintzen ari den ekonomiaren atzeraldiak, motibazio eta baikortasun injekzio bat ere behar du”.
Eskultura hori urrira arte egongo da ikusgai Bilboko Itsasadarra Itsas Museoko kanpoaldean. Hiriko eta portuko paisai berriztuaren kontrapuntua izango da eta Museoaren bildumako piezekin batera kokatuko da.