Emakume bat zauritu da Sopelan, parapentea eginez

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2014ko mai. 8a, 23:26

Bilboko emakume bat zauritu da gaur arratsaldean Sopelan, Azkorri eta Barinatxe hondartzen arteko paretaren kontra jotzean, parapentean ari zela. Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun saileko iturriak aipatuz Europa Press albiste agentziak zabaldu duenez, istripua 16:20ak aldera gertatu da, 33 urteko andrak itsaslabarren goi aldearen aurka talka egin duenean. Ertzaintzak jakinarazi duenez, biktima helikopteroz eraman behar izan dute Gurutzetako ospitalera, ezbeharrean pairatu dituen lesioak bertan artatu ditzaten. Lekuz aldaketa 17:05ak aldera egin ahal izan dute, istriputik 45 minutu pasatu direnean. Helikopteroz garraiatu duten unean kontziente egon dela dio Eitb-k. Argazkian, pertsona bat hegan, parapentez, artxiboko irudian / cc-by-nd Rodrigo Soldon.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun